/ 2021eko edizioa

/ Tknikak (Euskadiko LHko Ikerketa Aplikatuko Zentroa) streaming bidez emandako onlineko ekintza bat izango da.

Normaltasun berrira erabat egokitutako formatua da. Euskadiko 25 ikastetxetako 1.000 ikasle baino gehiagoren artean Lanbide Heziketari eta profil horien garapen profesionalari balioa eman nahi zaie lehen mailako enpresa teknologikoetan. 
Aldez aurretik hautatu diren batxilergoko ikastetxeek aktiboki parte hartu ahal izango dute; izan ere, edizio honetako berrikuntza gisa, eta jardunaldiaren aurretik, ikastetxe parte-hartzaileek unitate didaktiko bat landu ahal izango duzue zuen geletan, edukietan sakontzeko, eta, gainera, parte hartzen duten enpresen bideoak izango ditu.
Aktiboki parte hartu ahal izango dute aldez aurretik hautatu diren batxilergoko ikastetxeek; izan ere, edizio honetako berritasun gisa eta jardunaldiaren aurretik, parte hartzen duten ikastetxeek enpresen bideoak ikusi ahal izango dituzue, eta zuen geletan unitate didaktiko bat lanezeko aukera izango duzue, Lanbide Heziketa eta Parkeko zenbait enpresa bertatik bertara ezagutzeko.

Ondoren, 2021eko martxoaren 18an, ekitaldia egingo da, eta, aurreko urteetan bezala, ongietorria eta jardunaldiaren aurkezpena egingo dira, bai eta esperientziak eta testigantza pertsonalak ere, horietako asko ikasle ohienak. Horien bidez, Lanbide Heziketaren hainbat alderdi ezagutuko dituzue, ezezagunak izan daitezkeenak. Ondoren, bideoak ikusi eta ikasgelan aztertzeko aukera izan duzuen enpresetako arduradunen txanda izango da.