/ ZER DA LH/PARKE?

/ Lanbide Heziketa enpresa teknologikoetan

FP/Parke Ikaslanek, Hetelek eta Euskadiko Parkeak antolatutako ekimena da. Helburua da gazteen artean lanbide teknologikoekiko interesa piztea, Euskadiko Parke Teknologikoko enpresa aitzindariak ezagutaraziz eta oinarri teknologikoko enpresetan Lanbide Heziketaren balioa azpimarratuz.
2026an programaren 11. edizioa egingo da, eta orain arte 8.200 ikaslek baino gehiagok hartu dute parte.

 

FPPARKE

/ Euskadiko Parke Teknologikoa

Euskadiko Parke Tenologikoak bere Plan Estrategikoaren barruan, gazteen artean bokazio zientifiko-teknologikoak sustatzearen aldeko apustua egiten du. Euskadiko Lanbide Heziketak arlo horietan prestatzeko aukera ematen du. Euskadiko Parke Teknologikoa osatzen duten 660 enpresa baino gehiago dira euskal industria-sarearen punta-puntako enpresak, Euskadiko I+Gko inbertsio osoaren %33, eta talentua erakartzeko gaitasun handia dute. EAEko LHk aukera ematen du Parkeko enpresek eskatzen dituzten esparru zientifiko-teknologikoetan trebatzeko.

/ Lanbide Heziketako zentroak

Euskadiko Lanbide Heziketako ikastetxeen sareetan, Hetel eta Ikaslan, LHko 100 ikastetxe baino gehiago dira Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan. Ikastetxe horietan 32 lanbide arlotik gorako heziketa zikloak ematen dira, lanbide heziketako hiru etapetan banatuta, hau da, oinarrizko lanbide heziketan, erdi mailako lanbide heziketan eta goi mailako lanbide heziketan. Euskadiko LHk 49.000 ikasle baino gehiago eta 30.000 enpresa baino gehiagoren lankidetza ditu.