/ Ikasgelan garatu beharreko erronka

/ INSTRUKZIOAK

Ondoko unitate didaktikoan deskribatutako erronka txiki bat garatu nahi da ikasgelan. Lanbide Heziketarekin eta enpresa teknologikoekin lotutako hainbat esparru ezagutzeko diseinatuta dago, baita Lanbide Heziketan erabiltzen den elkarlaneko ikaskuntzaren metodologiara lehen hurbilketa egiteko ere.

DBHko eta Batxilergoko taldeetan egiteko pentsatuta dago. Erronka txiki bat da (ikasle talde bakoitzak enpresa bat eratzen duela simulatuz), eta haren garapenak aukera emango die parte hartzen duten ikasleei enpresa teknologiko batzuk eta lanbide heziketa hurbilagotik ikertu eta ezagutzeko, bai eta zeharkako konpetentzia batzuk garatzeko ere.

Jarraitu erronkan adierazitako faseak.
Martxoaren 18an bi kahoot txiki egingo dira bideoen enpresekin eta Lanbide Heziketarekin lotuta (sariak egongo dira irabazleentzat).

/ ERRONKA GARATZEKO BEHAR DIREN MATERIALAK

Enpresen bideoak.